Think gaur - Euskadi 2020

Berriak

2008/11/20
Argazkia: Urkullu: “Euskara gure hizkuntza da eta gure erantzukizuna da kultur errealitate horren onarpena lortzea” EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin batera, Think Gaur Euskadi 2020 esparruaren barruan burutu den sortzaileen arteko bileran parte hartu du. Bertan adierazi duenez, “ekintza ildoa euskararen inguruko adostasuna zabaltzea da. Eta gure erronkak barne komunikazioarekin du zerikusia, euskararekin, ingelesarekin lortu dugun adostasun zabala eta egonkorra lortzea da, bai hezkuntzaren arloan baita kulturaren arloan ere. Etorkizunera begira Euskadi hirueleduna behar baitugu”.
2008/11/17
Argazkia: Québec-eko aditua EAJren Think Gaur Euskadi 2020rekin Gérald Grandmont Quebec-eko Unibertsitateko eta Montrealeko HEC Kudeaketa Eskolako irakaslea da. Aurretik izan dituen kargu publikoetan Quebec-eko Zibilizazioaren Museoaren Ikerketa eta Ebaluazio arloko zuzendaritza eta Kultura Ministerioko ministro-orde kargua nabarmentzen dira. Bilbon izango dugu bisitari, "Euskadiren kultur garapenerako erronkak XXI. mendean" gaiari buruzko tailer batean parte hartzeko.
Sabino Arana Fundazioak gonbidaturik, beste ekitaldi batean ere parte hartuko du Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin eta Iñigo Urkullu EBBko lehendakariarekin batera.
2008/11/11
Argazkia: Urkullu: “Munduari irekitako euskal kulturaren aldekoak gara”
EAJren EBBko lehendakariak lan-jardunaldi batean parte hartu du zenbait kultur kudeatzailerekin, Think Gaur Euskadi 2020ren barruan eta Sabino Arana Fundazioak antolatuta.
EAJren EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk adierazi du gaur: "EAJn kulturaren alde gaude, bereziki munduari irekitako euskal kulturaren alde, eta horretarako erronkak eta lehentasunak identifikatu behar dira eta kultur sistema bakan bat, bere nortasuna eta identitatea dituena, sustatu, hau da, globaltasunaren testuinguruan ezaguna eta antzemangarria den kultur erkidego bat. Eta, hain zuzen ere, halako eraz non, Euskarak  gure ondare nagusietako bat  izan behar duen".
2008/11/10
Argazkia: “Euskadiren kultur garapenerako erronkak XXI.mendean” aztergai EAJren Think Gaur Euskadi 2020k.
Sabino Arana Fundazioak antolatuta, datorren asteartean, azaroak 11, Bilboko Euskalduna jauregian zenbait kultur kudeatzailerekin izango den lan-jardunaldi batean

Euzko Alderdi Jeltzalearen “Think Gaur Euskadi 2020” etorkizun-egitasmoan jasotzen diren jardueren artean, Sabino Arana Fundazioak lan-jardunaldi bat antolatu du azaro honen 11rako, asteartearekin; lantegiaren gaiak “Euskadiren kultur garapenerako erronkak XXI.mendean” du izenburu eta Bilboko Euskalduna jauregian egingo da. Asmoa da, jardunaldiak jarraipena izatea aurrerago egingo den beste elkarraldi batean kultur sortzaile batzuekin eta artea, euskara eta kulturaren esparruko ordezkari zenbaitekin.
2008/11/07
Argazkia: Urkulluk Finlandian aplikatzen diren hezkuntza eta ereduak aztertu ditu herrialde honetako Alkatearekin EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk, Think Gaur Euskadi 2020 ekimeneko ordezkari taldeak Finlandiara egindako bisitan adierazi duenez, “gizarte finlandiarretik ikas ditzakegun gauza ugarietatik, gaur bat azpimarratu nahi nuke, hain zuzen administrazioak gizartean, herrialde honen garapenerako, betetzen duen papera. Halaber, Finlandiako aldaketarako bultzada eta beharrezkoa duen etengabeko egokitzapena azpimarratu nahi nituzke, munduan aurreratuenak izaten jarraitzeko. Eta, haiek bezala, euskaldunok ezin dugu geldirik geratzearen luxua hartu.
2008/11/06
Argazkia: Bizkaiko etorkin elkateetako ordezkariak Think Gaurren barneko eztabaida taldean parte hartzen dabe. Bizkaiako etrokin elkarteetako 13 ordezkarik Juan Mari Aburtok, Think Gaurreko gizarte politikak arloaren koordinatzaileak dinamizatuta gizarte errealidadearen inguruan mintzatu dira. Sabin Etxean.
2008/11/05
Argazkia: Finlandiako Think Gaur Euskadi 2020ren ordezkaritzak Hezkuntza Ministerioa eta Metropolia Unibertsitatera doaz. Sei ordu luzeetan zehar Think Gaurreko ordezkaritzak, Arantza Aurrekoetxeak, EAJ-PNVko parlamentaria eta BBBko kidea, eta Imanol Pradalesek, kultura arloko koordinatzaileak, Finlandiako hezkuntza sisteman sakondu dute. Finlandia eredugarria da azkenengo urteetan lehenengo postua lortu du hezkuntza kalidadea neurtzen duen PISA informean .
Arratsaldean Helsinkyko Metropolia Unibertsitatea ezagutu dute, ikas zentru eta enpresa arteko lankidetzaren eredu arrakastatsua.
2008/11/04
Argazkia: Urkullu  politika integrala egitearen alde gazteen emantzipazio-kontuetan “Emantzipazioa: gauzatu daiteke” izenburudun ekitaldian Iñigo Urkulluk eta Juan Mª Aburtok Ipar Europako gazteen emantzipazio-ereduak aztertu dituzte europar aditu batzuekin eta euskal gizartearen ordezkari gazte zenbaitekin batera.
Elkarraldia Sabino Arana Fundazioak antolatu du EAJren Think Gaur Euskadi 2020 etorkizun-egitasmo estrategikoaren barruan.
2008/11/03
EAJren EBBko lehendakari Iñigo Urkullu eta Bizkaiko Gizarte Ekintza Saileko foru-diputatu eta Think Gaur Euskadi 2020ko Gizarte Politiketarako Arloaren koordinatzailea europar aditu zenbaitekin eta euskal gizartea zenbait esparrutan —Unibertsitatea, GKEak,, artea, moda, sukaldaritza, komunikazioa, enpresa, etab.— ordezkatzen duten hogeita hamar gazterekin bilduko bihar, azaroaren 4an, Ipar Europako gazteen emantzipazio-ereduak aztertzeko .
2008/11/03
Argazkia: Deialdi arrakastatsua Elcanoko UPV-EHUn emantzipazioari buruz. Juan Maria Aburto, Bizkaiako Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Diputadua, Santiago Cirugeda, arkitektua eta Niels Bottger Rasmussen, Copenhague Etorkizuneko ikerketen Institutoko kideak emantzipazio larterrago baterako erronklak planteatzen dabez.
2008/10/30
2008/10/29
Argazkia: Urkullu eta Balza hogeita hamar bat aditurekin bilduko dira “Euskadi: aberria eta ‘paradisua’. Identitatea, kohesioa eta ongizatea mundu ireki honetan”  gaiaz hitz egiteko Elkarraldia Sabino Arana Fundazioak antolatu du eta EAJren "Think Gaur Euskadi 2020" etorkizuneko egitasmo estrategikoan jasotako jardueretako bat da.
Jardunaldian  txosten-emaileak izango dira Ferrán Requejo, Pompeu Fabra Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientziako katedraduna;  Iñaki Lasagabaster, EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna; eta Bernardo Atxaga, idazlea.
2008/10/29
Argazkia: Lurgorrik nazioarte mailako hizlariekin jardunaldiak antolatzen ditu: ospa etxetik.

Gaur goizean eta Elkanoko Enpresaritza Eskolako gradu-aretoan, Usoa Mediavilla eta Aratz Castro, Lurgorri Ikasle Elkarteko kideek, datozen asteetan elkarteak garatuko dituen ekimenen berri eman dute.
2008/10/21
Argazkia: Think Gaur Euskadi 2020k eta Sabino Arana Fundazioak  Europan mendekotasuna artatzeko dauden politikak eta beroriek euskal ereduan duten aplikazioa aztertzen ari dira EAJren EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk gaur azpimarratu du ezen, Gizarte Segurantzaren eskumena transferitzen ez den bitartean "hemen Eusko Jaurlaritzaren osagarriak ematen segituko dugula pentsio guztiz eznahikoak dituzten pertsona horiei guztiei". Orobat, esan du, "ezta ere ez diogu uko egiten  gure gizarte-zerbitzuak aurrekontu nahikoz zuzkitzen segitzeari, krisia eta bilketa-murrizketak gertatu arren.  Hain zuzen ere, oraintxe da beharrezkoena atal horretan inbertitzea, zeren krisiaren "zartailua" oso gogor jotzen ari da atzenengoak, ilararen azken aldean daudenak, ahulenak".
2008/10/17
Sabino Arana Fundazioak  nazioarteko aditu zenbait bildu ditu  gogoeta egiteko: adineko pertsonentzako arreta-politikez, mendekotasunaren zaintza eta prebentziorako berrikuntzez eta  Ipar Europako herrialdeetan mendekotasunaren zaintzan dituzten etorkizun-erronkez. Elkarraldia EAJren  "Think Gaur Euskadi 2020" etorkizun-egitasmoan jasotzen diren jardueretako bat da.
2008/10/16
Argazkia: Gizarte Politikei buruzko eztabaida taldea Bilbon . Atzo eztabaida talde bat antolatu zen Abandoko Batzokian , Bilbon  eta  gaur egungo eta etorkizuneko Gizarte Politikei buruz hitz egin zen .Gai hauei buruz proposamen konkretu batzuk egin ziren erakunde publikoetatik martxan jartzeko.Hau dena Think Gaur Euskadi 2020 egitasmoko ekitaldien barne.
2008/10/15
Argazkia: Astrabuduan izandako eztabaida taldeak gizarte politiketan sakontzen dau. Laguntza sozialen kontrola, inmigrazioa, etxebizitza eta lana gairik jorratuenak izan ziren Astrubudua, Erandioko eztabaida taldean. Bederatzi gaztek euren errealidadeei buruz mintzatu ziran eta etorkinerako neurriei buruz eztabaidatu eben ia bi orduz.
2008/10/14
Argazkia: Ezeizabarrenak arrantzategien etorkizunaren funtsak hautapen-teknikak eta elkartasuna direla adierazi du FAOren Biltzarrean FAOk eta Arrantzale Elkarteen Munduko Foroak (WFFP) gonbitea luzatu diote Euzko Alderdi Jeltzaleak Donostiako Udalean duen Zinegotzi Taldearen bozeramaile eta arrantzategien babesaren arloko zenbait argitalpenen egilea den Xabier Ezeizabarrenari. Gainera Think Gaur Berrikuntza arloko aditu ekarpengilea dogu. FAOk baxurako eta eskala txikiko arrantzategiei buruz antolatu duen Biltzarrean esku har dezan; Biltzar hori Thailandiako Bangkok hirian egiten ari dira eta urriaren 17an bukatuko da.
2008/10/11
Argazkia: Urkullu: “Euskarari beste bultzada bat emango diogu benetan ahalegin kolektibo honekin bat egin nahi duten guztiekin batera” EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk Sabin Etxean burutu den Politika Kulturalei buruzko prentsaurrekoan adierazi duenez, "ez dugu euskara gatazkarako gai bihurtuko. Gu gure ekintzengatik ezagutuko gaituzte, hau da, gure ereduagatik, gure lehentasungatik eta gure inbertsioengatik".
2008/10/09
Argazkia: I+G+b bizitzaren kalitatea hobetzeko tresna gisa 
Sabino Arana Fundazioak  zenbait aditu bildu ditu gogoeta egitera, ikusteko Euskadiko herritarren bizitza-kalitatea nola hobetu daitekeen berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren bitartez.
Jardunaldia EAJren "Think Gaur Euskadi 2020" egitasmo estrategikoaren barruan ezarritako jardueretako bat da.
EAJren EBBko lehendakariak zera azpimarratu du: "ez diogu ezeri ere uko egingo, are gutxiago  aipagai dugun eta geuri dagokigun hau bezalako eskuduntzak garatzeari,  ministro "helduberri" batek esaten duena esaten duela ere, euskal sozialistak pozez txoratzen utzita, esan ere". Ildo horretan, gogorarazi du, "Gernikako Estatutuan jasota dagoela berrikuntzaren eskuduntza Euskal Administrazioari dagokiola (10 - 16 artikulua).
2008/10/08
Argazkia: Kultura eta gizarte politikak Erandio Bekoako eztabaidan.



Erandio Bekoak atzo hasi zuen Think Gaur ekimenaren barnean bere eztabaida zikloaren lehengop saioa. Hamar gazte bildu ziren Euskadik etorkizunean izango dauan kultura ikuspegiari berba egiteko asmoz. Imanol Pradalesek zuzenduta, Think Gaurreko Kultura koordinatzailea, erronka barriei eta pertsonen mugikortasunak duen eraginetaz mintzatu ziren.
2008/10/08
Argazkia: Think Gaurko gazteekin egindako  eztabaidak Bilbon Think Gaurko proiektuaren barne antolatutako topaketen egutegian barne , atzo bi mintegi antolatu ziran Bilbon Larrazabal eta Sabindarrako batzokietan egitasmo honetan   lantzen ari garen gaiei buruz hitz egiteko . Larrazabalen eztabaidatu zen gaia berrikuntza izan zen eta Sabindarreko batzokian berrikuntza eta gizarte politikak.
2008/10/07
EAJ sustatzen ari den "Think Gaur Euskadi 2020" etorkizun-egitasmo estrategikoaren barruan, Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu du, datorren urriaren 9an, 9:00 eta 13:00 bitartean, egiteko Bilboko Euskalduna jauregian; mintegiaren gaia osasunaren eta biziaren esparruko ikerketari atxikitako berrikuntza izango da.
2008/10/06
Argazkia: Iparraldea eta Nafarroa,  “Think Gaur Euskadi 2020”  egitasmoak beren lurraldeetan izango duen garapenaren alde. Iruñan  urriaren 15ean eta Baionan urriaren 11an bilduko dira hurrenez hurren Nafarroako eta Iparraldeko hurrengo eztabaida taldeak Think Gaur Euskadi 2020 prozesu barruan. Gazteei zuzenduak izango dira eta herrialde hauetakoak diren hausnarketa arloak aztertuko dira bereziki. Iparraldean  Hegoaldearekiko harremanak  aztertuko dira, eta horrekin batera hizkuntzaren gaia eta pertsonen mugikortasuna. Nafarroan, bestalde, etorkizunaren gaineko begirada orokorra egingo dute " 2020ko Nafarroarako egitasmo bateratua gogoan" izenburuko hausnarketaren barruan.
2008/10/04
Argazkia: Urkullu: “Gure asmoa Euskadi 2020ko Eurokopako finalean  egotea da “ Iñigo Urkulluren hitzaldia  Think Gaur Euskadi 2020 proiektuaren ekintzen barne antolatu den Kirol politikei buruzko lan mintegian.
2008/10/03
Argazkia: Durangoko eta Zallako EAJ-PNVk gazteekin eztabaidak antolatu dituzte Think Gaur Euskadi 2020  hiritarren arteko eztabaida antolatu du Euskadin etorkizunerako erronkak ezartze aldera.
Durangoko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak hiri-eztabaida antolatu du Euskadirentzako etorkizunerako erronkak zehazteko. Topaketa honetan izan da Juan Mari Aburto Gizarte Ekintza Foru Diputatua dena. Berari egokitu zaio etorkizun hurbilean Euskadin aplikagarriak izan daitezkeen gizarte ereduak azaltzea. Ekimen hau Think Gaur Euskadi 2020 egitasmoaren barruan borobiltzen da.
2008/09/29
Argazkia: Alderdi Eguna
Iñigo Urkullu: Think Gaur Euskadi 2020 proiektoaren helburua eta konpromesua da.
 Proiektu horretatik sortuko da liderra den alderdiak EAJk gizarte mailan sinatuko duen  kontratua Euskaldun gizartearekin-Baietz.
2008/09/23
Argazkia: CIFSek aurreneko hurbiltze-azalpen bat eskaini du, Euskadin nahi dugun gizarte-aldaketa arrakastatsu horren garapena sustatzeko.
Azterlana Sabino Arana Fundazioak eskatu zuen eta Euzko Alderdi Jeltzalearen “Think Gaur Euskadi 2020” etorkizun-egitasmoaren barruan kokatzen da. "Gizarte-aldaketa sustatuz 2020 ikusmuga. Euskal Herriaren etorkizuna" da Sabino Arana Fundazioak Copenhagen Institute for Futures Studies-i (CIFS) enkargatutako azterlanaren izenburua. Etorkizun-ikerketak egiten ohi dituen Danimarkako institutu horrek, aipatu lanetik ateratzen diren ondoreen eta aholkuen lehenengo zertzelada batzuk eman ditu ezagutzera gaur. Prospekzio-azterlana nazioartean ospe zabala duen erakunde independente batek egina da eta Euzko Alderdi Jeltzalearen "Think Gaur Euskadi 2020" etorkizun-egitasmoaren barruan dago kokatuta.
2008/09/16
Argazkia: Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari Iñigo Urkulluk ondokoa adierazi du Forum Europa deritzon jardunaldian: Euzko Alderdian Jeltzalean, eta bai euskal erakundeetan ere, pilak kargatu ditugu eta gure egitura osoa Think Gaur Euskadi 2020 izeneko etorkizunerako proiektu estrategikora bideratu dugu".  
2008/09/05
Argazkia: Think Gaur Euskadi 2020ko ordezkariak Indiako informatika eta biomedikuntza arloko enpresekin bildu da Asiako hego-ekialdean antolatutako azken jardunaldian, Think Gaur Euskadi 2020ko ordezkariak informazio eta biomedikuntza teknologien arloko Indiako bi enpresa nagusienekin bildu da gaur. Arlo horietan munduko herrialderik aurreratuenen artean dago India.
2008/09/04
Argazkia: Think Gaur Euskadi 2020ren Ordezkaritzak lankidetzarako akordioa erdietsi du Indian School of Business erakundearekin. 

Think Gaur Euskadi 2020ren Ordezkaritzak oinarriak jarri ditu ‘Indian School of Business' (Indiako Negozio Eskola) erakundearekin lankidetzarako akordioa burutzeko, erakunde hau Euskal Herriko enpresaburuak herrialde horretan sartzeko ate bilaka dadin. Hala azaldu du BBBren lehendakari eta Think Gaur Euskadi 2020ren Ordezkaritzaren kide den Andoni Ortuzarrek, egun hauetan India eta Singapur herrialdeak bisitatzen ari baita. 
2008/09/02
Argazkia: Iraunkortasuna eta berrikuntza, Think Gaur-en ordezkaritzak gaur Singapurren eginiko batzarren helburuak.

Andoni Ortuzar: "Singapurren modura, Euskadik herri fidagarri eta erakargarri gisa sendotu beharra du"
2008/09/01
Argazkia: Lurzoruaren plangintza eta etxebizitza izan dira Think Gaur programaren lehenengo lan eguneko ardatzak Singapurren. A. Ortuzar: «Singapurrek erakusten du nola herrialde gazte eta txiki bat, Euskadi baino askoz txikiagoa, gai den munduan garapenerako toki bat aurkitzeko»
2008/08/31
Argazkia: EAJ-PNVko delegazioak etxebizitza publikoko alternatiben bila Singapurren Think Gaur proiektuaren barne. EAJren ordezkaritza batek, "Think Gaur Euskadi 2020"ren testuinguruan, Asia hego-ekialdea bisitatuko du irailaren 6ra arte, bideragarritasun, garapen eta berrikuntza gaietan esperientzia aurreratuak ezagutzeko. Bidaia honen helburua Singapurren garapen eredua ikertzea eta Indiako Bangalore eta Hayderabad estatuetan bultzatutako teknologia handiko ekimenetara hurbiltzea da.
2008/08/25
Argazkia: Thubten Wangchenek Gogorregi saria jaso du. Thubten Wangchen, Bartzelonako Tibet Etxeko zuzendariak 2008ko Gogorregi saria jaso dau giza eskubideen defentsan egindako lanagatik. Tibet herria, Egungo Txinatar estatuaren herena, Txinatar estatupeko etengabeko errepresioa pairatzen ari da. Tibetar hizkuntzaren famili bidezko transmisioa oztopatzen da eta Eskoletan ikasterik ez dago. Erlijio askatasunik ez da baimentzen, hare gehiago, Etxean Dalai Lamaren argazkiak izatea ere polizialki debekatzen da. Bartzelonako Tibet Etxearen funtsa, Tibeteko egoera sizarteratzean, hausnarketarako espazioa eskeintzean eta laguntzak jasotzean datza. interes handia adierazi dau Think Gaur Euskadi 2020 proiektuari dagokionez eta zin egin  du ekarpenak egingo dituela. "Soluzio biderik onena, eztabaidan datza" esan dau Thubtenek Euskal gatazkari buruz berba egiterakoan.
2008/08/22
Argazkia: EAJ-PNVko barne kargu eta kargu publikoak garagardoak jartzen Gogorregin. Asteazkenean 20:00 inguru Gogorregiko Txoznan kaña Jose Luis Bilbao, Alhaldun Nagusiaren edota Andoni Ortuzar, BBBko Presidenteak jarri ahal zizun. Bokadilloa nahi izatekotan Josune Ariztondo Kultura Zuzendariari eskatu ahal zenion. "Harrituta geratu naiz" esaten zuen bezero batek, "eskatzera hurbildu naizenean Josu Luis Bilbao topa dot. Kaña bi eskatu eta oso ondo espuma barik" dino barre artean. Konpartsaren gonbitea gogoz hartu zuten eta hogeitamar bat kargu inguru hurbildu ziren Bilboko Aste Nagusia taberna barrutik bizitzera. Batzuek lan honetan jada esperientzia zuten y errepikatzeko prestutasuna adierazi zuten. "Hau ez da Gogorregin Txanda egiten dodan lehenengo aldia" esaten zuen burukide batek. Kargu batzuk aspalditik konpartsakideak dira eta badago aurreko Aste Nagusietako Txosna antolatzen lagundu zutenak ere bai.
2008/08/21
Argazkia: Aurten Gogorregi Konpartsaren disenuak burua ersaginarazten dau. Tabernan egindako galderen artean errepikatuena Think Gaur proiektuaren ingurukoa da.
2008/08/16
Argazkia: Gogorregi Konpartsak Bilboko Aste Nagusiari hasiera emoten deutso. Urtero moduan Aste Nagusian,  Gogorregiko Konpartsakideak jaia hasteko gogo bizia daukie. Aurten diseinu barri batekin etorkizuneko Bilboren irudiagaz eta Think Gauaren ildotik, ekitaldiekaz jositako astea aurkezten dabe. Seiren, Asier Bilbao, Euskal produktuen dastaketa, bilbainadak, DJa... Egunero eskeintza berriztua.
2008/07/25
Argazkia: Estatu Batuetatik barrena burutu den eta Iñigo Urkullu buru izan duen Think Gaur-eko ordezkaritzaren bidaia kultur harremanekin. bukatu da. EBBren lehendakaria gaur, besteak beste, Richard Peña Film Society-ko Zuzendari eta Lincoln Center-eko ordezkariarekin, Maggie Boeppe Manhattan-go Kultur Kontseiluaren Presidentearekin eta Guggenheim New York Fundazioaren arduradunekin bildu da New York-en. Kulturaz blai egon den jardunaldi honek itxi du Think Gaur Euskadi 2020 ordezkaritzak EEBBetatik barrena burutu duen eta Iñigo Urkullu buru izan duen bidaia. New York-eko idazleekin ere bildu da Urkullu. Bileretan izan dira Alice Quinn, Amerikako Poesi Elkartearen Zuzendaria; Esther Allen, Columbia Universitykoa; Jenifer Heim, zenbait poesia euskaraz argitaratu dituen Circumference aldizkariko sortzailea; Phillis Levin, poeta eta Hofstra Unibertsitateko irakaslea eta Elizabeth Maclin, zenbait euskal sortzaileen euskaratik ingeleserako itzultzailea.
2008/07/24
Argazkia: Giza eskudibeen eta errespetuaren militantea dogu Urkullu. Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariak gaur New Yorken izan duen prentsaurrekoan eta Zero Gunea eta World Trade Center bisitatu ondoren, adierazi duenez, "bakea, tolerantzia eta giza eskubideekiko errespetuaren kulturak egunerokotasunean jardutea eta aldarrikatzea eskatzen digu". Urkulluk azaldu duenez, "nik ez dakit zeintzuk diren indarkeriaren erroak, sustraiak, baina badakit zeintzuk diren indarkeriaren ondorioak. Eta ondorio baditu aurpegiak, baditu begiak. Ondorioak baditu sentimenduak eta ondorioak ez dute mugarik". "Zentzu honetan, Zona Zero gune honetan, Euskal Herritik gure sentimendua helarazi nahi diegu munduan diren hiritar guztiei".
2008/07/24
Argazkia: Urkullu Barak Obamaren aldeko Toki Batzorde batean Manhattanen EBBren presidente Iñigo Urkullu NASDAQeko presidente Magnus Bocker-ekin bildu da gaur, hilak 24, New Yorken. NASDAQ mundu mailako burtsa indizerik garrantzitsuenetakoa da, eta goi teknologiako enpresentzat erreferente nagusia. New Yorkeko merkatuaren irekialdira gonbidatu zuten Urkullu, eta burtsa indizeko gidari nagusiekin lan bilera egin zuen
2008/07/23
Argazkia: EEBBetako Senadore eta Kongresista batzuek Euskadiko egoera politikoari eta bere etorkizunari buruz iritzia emoten dute. EBBren presidente Iñigo Urkulluk bilera egin du Washingtonen Charles Hunter-ekin eta Elaine Samson-ekin; hau da, Mendebaldeko Europako auzietarako Estatu idazkariarekin eta Spanish Desk-eko arduradunarekin, hurrenez hurren. Washingtoneko Estatu Departamentuko bulegoetan egindako bileran, Iñigo Urkulluk egun Euskadin bizi den egoera politikoari buruzko iritzia eman die. EBBko presidenteak Ameriketako Estatu Batuetako hiriburu federalera egindako bisitaldia senatariekin eta kongresistekin egindako elkarrizketekin amaitu da. Haiei ere, Euskadiren orainari eta etorkizunari buruz duen ikuspegia azaldu die Urkulluk, baita Espainiako Estatuaren barruan, bere ustez, Euskadik izan behar duen tokia ere
2008/07/22
Argazkia: EAJren etorkizunerako proposamenak Pennsylvanian, EEBB. EAJren EBBren presidente Iñigo Urkullu Pennsylvaniako Gobernuaren Garapen idazkari Denis Yablonsky-rekin bildu da Ameriketako Estatu Batuetara egin duen bidaiaren lehenengo egunean, eta estatu horretan dagoen Gamesako lantegira ikustaldi bat egin du.
2008/07/21


EAJren presidentea "Think Gaur Euskadi 2020" ordezkaritza baten buru. Urkulluk Gamesan hasten du EEBBetarako bidaia, Philadelphia, Washington eta Nueva York izango dira EBBren lehendakariaren hurrengo etapak.
Pennsylvanian dagoen GAMESA USA fabrika izango da astelehen honetan EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk Estatu Batuetara egingo duen bidaiaren hasiera puntua. Aipatutako bidaia uztailaren 25an bukatuko da eta Philadelphia, Washington eta New York-etik igaroko da.
2008/07/18
Argazkia: Udalerrietako komunikazio arduradunei zuzendutako barne jardunaldian Izurieta egoera politiko eta sozialaren diagnostikoa egin dau komunikazioa politikorako klabeak proposatuz.
2008/07/17
Argazkia: Iñigo Urkullu eta Roberto Izurietak Think Gaur Euskadi 2020ren barruan egindako prentsaurrekoan proiektuaren egokitasuna azpimarratu dabe egungo egoerari aurre egiteko.
2008/07/15
Argazkia: Soumitra Dutta, Europar Batzordearen “Europa Berrikuntza”ren Lehendakari eta Mundu Mailako Ekonomi Eztabaida-lekuaren aholkulariak, Euzko Alderdi Jeltzaleak bultzatu duen Think Gaur Euskadi 2020 hausnarketan parte hartu du

Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari den Iñigo Urkullu buru izan duen EAJren ordezkaritza batek gaur, asteartea, Soumitra Dutta-rekin batzartu da Fointenebleau-en. Bertan, aditu honi, Euskadik I+G+b arloan bizi duen egoera eta Think Gaur Euskadi 2020 egitasmoan, berrikuntzari dagokionez, EAJ egiten ari den lana zein den azaldu zaio
2008/07/14
Argazkia: Yon Goicoechea: Bilbaoarte. "Parte hartze eta komunikazio modu barriak" jardunaldietan, Yon Goicoecheak, Venezuelako ikasle mugimenduaren liderrak, gazteekin komunikatzeko internet erabili zuela adierazi zuen. "Venezuelako gazte gehienek interneterako sarbidea dute, txiroenek ere maila egunero irakurri dezakete, beraz, manifestaldietarako deialdiak mailez eta facebookaren bidez egiten genituen"
2008/07/11
Argazkia: Euskal politikari eta gatazka politikoari berrikuntza aplikatzea proposatu du Urkulluk. EAJren EBBko presidenteak Sabino Arana Fundazioak antolatutako topaketa batean hartu du parte, ikasle mugimenduaren lider den Yon Goikoetxea venezuelarrarekin batera, euskal gizartearen hainbat esparrutako ordezkari gazte talde baten aurrean.
2008/07/09
Argazkia: Gizarte Aldaketa sustatzen 2020 dela ikusmuga Sabino Arana Fundazioak eta Kopenhageko Etorkizuneko Azterlanetarako Institutuak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute, Euskadin egiten diren gizarte-politiken egoera aztertzeko eta hurrengo hamarraldian erantzun beharko dien beharrizanak definitzeko.
2008/06/14
Argazkia: Urkullu: “Bete-beteta dagoen BECeko Bizkaia Arenan burutu dugun EAJren ekitaldi honek alderdia dugula, proiektua dugula eta, batez ere, pertsonak ditugula erakusten du” Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariak gaur arratsaldean, bete-beteta egon den BECen esan duenez, “Thin Gaur Euskadi 2020"k eta Bizkaia Arenako EAJren ekitaldi honek erakusten dute alderdia dugula, proiektua dugula, eta batez ere, pertsonak ditugula".
2008/06/09
Argazkia: I.URKULLU: “ALDERDIA badugu Euskadiren etorkizuna bultzatzeko” “Euzko Alderdi Jeltzaleak etorkizunerako eraiki nahi dituen ereduak ez daude Espainian. Iparraldeari begira gaude gu. Europa eta Mundu mailako kudeaketa eredurik onenetan bilatzen ditugu gure erreferenteak “ baieztatu du Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak datorren larunbatean , ekainak 14, 18:00etatik aurrera Bizkaia Arenan Euzko Alderdi Jeltzaleak eskainiko duen ekitaldi handiaren aurkezpena egiteko prentsa aurrekoan . Larunbatean, EAJ-PNVk euskal abertzaletasunaren etorkizunerako gakoak zabalduko ditu.
2008/06/05
Argazkia: Europako eta Latinoamerikako buruzagi kristau demokrata nagusiak Bilbon elkartu dira munduko ordena berriaren erronkak aztertzeko “Think Gaur Euskadi 2020” etorkizuneko egitasmo estrategikoan jasotzen diren jardueren artean Sabino Arana Fundazioak antolatu duen jardunaldian Kristau Demokraziako europar eta latinoamerikar politikari nagusiek eta nazioarteko aditu zenbaitek parte hartu dute.
2008/05/21
Argazkia: Urkullu: «Think Euskadi 2020 belaunaldi berriarentzako plana da, guretzat gaur egungo Euskadi denaren arabera diseinatua baina, aldi berean, etorkizunera begira» Iñigo Urkulluk, EAJren EBBren presidenteak, honako hau adierazi du +Think Euskadi 2020+ planari buruz: «Ekimen honekin belaunaldi berri batentzako plana dugu buruan, gaur egungo Euskadi denaren arabera diseinatua baina hainbat arlotan etorkizunera begira; esaterako, iraunkortasunean, gizarte politiketan, berrikuntzan eta azpiegituretan».
2008/05/20
Argazkia: Urkullu: “Euskadi bizitzea merezi duen lekua eta etorkizuna baikortasunez eraikitzen duena bilakatu nahi dugu” EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk eta Chileko presidente ohia den Eduardo Frei-k prentsaurrekoa izan dute gaur Sabin Etxean. Bertan, EBBren buruzagiak adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalea «Think Gaur Euskadi 2020» ekimenaren lehen urrats publikoak ematen ari den une honetan, bereziki egokia zaigu Frei presidentearen ekarpena”.
2008/05/16
Argazkia: Urkullu: “Ekainaren 14an, BECen, etorkizun berria hasiko da guretzat” Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari den Iñigo Urkulluk gaur goizean, Bilbao Exhibition Center-eko terrazan, "Think Gaur Euskadi 2020" deritzon, EAJren gogoeta prozesua aurkeztu du. Urkulluren hitzen arabera, EAJk "gogoeta honekin, etorkizuna ikuspegi zabaletik aztertzea bilatzen du, horizonteari begiratu nahi diogu, euskal gizarteari eguneroko mugen gainetik goi-mailako proiektua eskaini".