EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin batera, Think Gaur Euskadi 2020 esparruaren barruan burutu den sortzaileen arteko bileran parte hartu du. Bertan adierazi duenez, “ekintza ildoa euskararen inguruko adostasuna zabaltzea da. Eta gure erronkak barne komunikazioarekin du zerikusia, euskararekin, ingelesarekin lortu dugun adostasun zabala eta egonkorra lortzea da, bai hezkuntzaren arloan baita kulturaren arloan ere. Etorkizunera begira Euskadi hirueleduna behar baitugu”.