Think gaur - Euskadi 2020

Listado de Foros

  • Euskadi - EuropaZerumuga konstituzionala
    Akordio berriztatuak eta aliantza berriak


    Bakea eta normalizazio politikoa dira gure lehentasunik nagusienak eta euskal gizartearekin ditugun konpromiso handiak. Berretsi egin nahi dugu bortxakeria eta terrorismoarekiko erakutsi ohi dugun gaitzespena. Konpromisoa hartu dugu bide politiko eta demokratiko hutsekin ,euskal gizarteak etorkizunari begira planteatuko dituen helburuak lortze aldera.
    Autogobernua zabaltzeak, berarekin dakar hiritarren ongizatea handitzea. Autogobernua sendotzea eta zabaltzea atzera ezinezko beharrizana da Euskadiren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako.
    Demokrazia parte hartzailerako bide berriak bilatzen ditugu, politika bizitzeko formula berriak. Sare berrien aldeko apustua egin nahi dugu, nazioarte mailako aliantza berriak bilatu nahi ditugu, hiritarren parte hartze politikoa ahalbidetuko dutenak.

    Agiria jaitsi

  • Gizarte PolitikakEraldaketa eta gizarte justizia

    Gure ekimen politikoan, pertsonak eta beren beharrizanak izango dira nagusi. Pertsona guztiak dira garrantzizkoak, hiritarrik gabe ez baitago gizarterik, eta gizarterik gabe ez dagoelako aberririk.
    Gure gizarte politikaren helburua izango da familiei laguntzea, hiritarrei beren bizitza proiektuen garapena errazteko zerbitzu publikoak eskaintzea.
    Aberastasuna , banatzeko sortu nahi dugu, hezkuntzan osasunean eta pertsona guztiontzako kalitatezko gizarte zerbitzuetan inbertitzeko.
    Familiari lagunduko diogu gizartea egituratzen eta gizakiak zaintzen jarrai dezan. Amatasunagatiko laguntasunak, seme-alabak zaintzeko laguntzak, lana eta famili bizitza uztartzea, gazteentzako alokatzeko etxebizitzak, emakumeentzako gizonen moduko soldata eta zuzendaritzarako gaitasuna lortzea…
    Menekotasunari emandako arreta eta norbanakoaren autonomiaren sustapena, Segurantza Sozialean oinarrituko da, hau hurbiletik kudeatua izango delarik. Euskaditik bertatik emango da guztientzako eskubide gisa eta modu solidarioan finantzatua.

    Agiria jaitsi

  • BerrikuntzaEkonomia arduratsu eta berritzailea

    Garapen ekonomikoa eta lanpostu berrietarako aukerak dira gure lehentasunik nagusienak. Gure erronka, Europako bataz besteko aberastasunaren ( BPG) %20an kokatzea da.
    Euskadi bilakatu behar dugu berrikuntzarako erreferentziako toki .
    Gazteek laguntasun gehiago izango dituzte lan merkatuan sarbide errazagoa izan dezaten. Lanpostu berrietan kontratazio egonkorrerako moduak erraztuko ditugu.
    Unibertsitateko ikasleen gaitasunak lagunduko ditugu eta, horrekin batera, ikerlariak erakarriko ditugu azpiegitura eta bitarteko ekonomikoen bidez.
    Internet amarauna enpresa eta etxe guztietara helduko da. Euskadi WIFI herrialdearekin amesten dugu.
    Enpresari aplikatutako sorkuntza eta diseinua lehenetsiko ditugu. 

    Agiria jaitsi

  • Iraunkortasuna Aurrera egite jasangarri eta orekatua

    Garapen jasangarria, garapena da. Lehenengo
    eta behin, Kiotoko konpromisoak beteko ditugu eguraldiaren aldatzeari aurre egiteko.
    Ingurumenaren jasangarritasun irizpideak sartuko ditugu azpiegitura egitasmoetan eta proiektu ekonomikoetan. Bizi garen lurraldea zainduko dugu.
    Hirigintza berria sustatuko dugu eta hiri berriek etxebizitzak, lana eta aisialdia bateratuko dute.
    Garraio publikoa izan beharko da mugikortasunerako
    eredua. Garraio guztiak egongo dira elkarrekin lotuta ( trena, metroa, tranbia, autobusa,
    e.a.)
    Osoko gaitasun energetikoa nahi dugu eta eraginkortasun energetikoa sustatuko dugu.
    Ur azpiegiturak bultzatuko ditugu eta horrekin batera, arrazoizko erabilpena.
    Gure helburua, birziklatze tasak handitzea da, eta horrela, herri aurreratuenen parean jar gaitezen. 

    Agiria jaitsi

  • KulturaNortasun kultural berriztatua

    Euskal nortasuna eta euskara, denon ondarea da eta bermatu behar dugu beren eguneratzea
    eta garapena. Globalizazioaren erronka da ondare kulturala eta hizkuntza gordetzea .
    Kulturaren produkzio eta zabalkundeari laguntzeko
    neurri fiskal berriak aztertu nahi ditugu.
    Heziketa hirueleduna dugu buruan, gizarte elebidun batean. Eta, euskara izan dadila hizkuntza
    ofiziala harremanak ditugun instituzio eta administrazio guztietan.
    Euskal kultura kanpo aldean zabaltzeko eta kulturaren kudeatzea hobetzeko,nazioarte mailan ditugun sareak berrindartu nahi ditugu.
    Kultura gizarte motore gisa sustatu nahi dugu,norbanakoaren eta taldearen garapenerako
    balore eta aktibo gisa.
     

    Agiria jaitsi