Thubten Wangchen, Bartzelonako Tibet Etxeko zuzendariak 2008ko Gogorregi saria jaso dau giza eskubideen defentsan egindako lanagatik. Tibet herria, Egungo Txinatar estatuaren herena, Txinatar estatupeko etengabeko errepresioa pairatzen ari da. Tibetar hizkuntzaren famili bidezko transmisioa oztopatzen da eta Eskoletan ikasterik ez dago. Erlijio askatasunik ez da baimentzen, hare gehiago, Etxean Dalai Lamaren argazkiak izatea ere polizialki debekatzen da. Bartzelonako Tibet Etxearen funtsa, Tibeteko egoera sizarteratzean, hausnarketarako espazioa eskeintzean eta laguntzak jasotzean datza. interes handia adierazi dau Think Gaur Euskadi 2020 proiektuari dagokionez eta zin egin du ekarpenak egingo dituela. "Soluzio biderik onena, eztabaidan datza" esan dau Thubtenek Euskal gatazkari buruz berba egiterakoan.